
Otzarreta Ikaztegia urtero joaten da Badajozeko probintziara, arte-ikatzik onena aukeratzeko eta zuzenean Gipuzkoako jatetxe onenen parrilletara eramateko.


Arte-ikatza oso preziatua da parrillan prestatutako janarirako.
Arteak, daukan zelulosagatik, aroma berezia ematen du, eta bere txingarren iraupen luzea eta bero-indarra ditu ezaugarri.

Artearen egur-ikatzak eskaintzen dituen abantailak direla eta, gustukoenetako bat da gure bezeroen parrilletan.
Otzarreta Ikaztegiak lurraldeko erretegi onenei zerbitzatzen die artearen egur-ikatza.
Dei egiguzu eta konpromisorik gabe aholkatuko zaitugu!
ARTEAREN EGUR-IKATZAREN ELABORAZIOA:
Arte-zuhaitzaren zura tenperatura altuetan berotzen da labeetan edo egurrezko metetan, ikatz bihurtzen den arte.
Prozesu horretan, egurra ikatz bihurtzen da erabat erre gabe, oxigenorik ez dagoelako eta errekuntza partziala gertatzen delako. Prozesuak hainbat egun irauten du.
Horrela, kalitate handiko ikatza lortzen da, iraupen luzeko errekuntza eta bero bizia eta etengabea sortzeko gaitasuna dituena.
Horregatik, arte-ikatzak eskari handia du haragia eta arraina parrillan erretzeko.