
Otzarreta Ikaztegian Kubako marabuaren egur-ikatza banatzen dugu, kalitate handiko ikatza delako, eta oso zapore berezia ematen dielako parrillan prestatutako arrainari eta haragiari.


Marabu-ikatza tututxo-formatuan aurkezten da, eta guztiz aproposa da ostalaritzaren sektorerako, ez baitu ez txinpartarik ez kerik sortzen errekuntzako prozesuan.
Gainera, bero-ahalmen handia eta iraupen luzekoa du, 180º-tik gorako tenperatura mantentzen baitu 4 ordu baino gehiagoan.

Otzarreta Ikaztegiak ostalaritzako formatuko zakuetan banatzen die ikatza Gipuzkoan eta inguruan ditugun bezeroei.
Elkarte gastronomikoentzat 3 kiloko zakuak ere baditugu.
Kontsultatu gurekin Kubako marabu-ikatzaren ezaugarri eta erabilera ohikoenak.
Atsegin handiz aholkatuko zaitugu.
KUBAKO MARABU-IKATZAREN ELABORAZIOA:
Ikatz hau Kubako marabu-zurarekin egiten da. Landare inbaditzailea da, Kubako lurraldean hazten da, eta zur gogor eta trinkoa du bereizgarri.
Marabu-adarrak bildu eta lurrezko edo altzairuzko labeetan metatzen dira. Labe horietan tenperatura eta oxigenoa kontrolatzen dira, ikatz bihurtzeko prozesuan errekuntza osatugabea lortzeko.
Marabu-ikatzak karbono-eduki handia du, eta, horregatik, errekuntzako denbora luzea du, eta ke eta errauts gutxi sortzen ditu.
Ikatz-mota hau parrillako profesionalek gehien eskatzen dutenetakoa da, duen kalitateagatik, iraunkortasunagatik eta testuragatik.